Asko dira botikak neurrigabe kontsumitzen dituztenak eta baita ere heuren seme-alabei behar beharrezkoa izan gabe ematen dizkietenak. Hau osasunerako oso kaltegarria da. Egia da dugun teknologia eta aurrerapenekin gaixotasun askorentzat antidotoak aurkitu ditugula. Eta hau oso pozgarria dela guretzat, baina askotan behar ez ditugun gauzak hartzen ditugu heuren ondorioak begiratu gabe. Adibidez eztarriko min oso txiki baten aurka askotan zuzen zuzenean joaten gara pilula baten bila. Baina agian ez dugu behar, irritazio txiki baten aurrean egon gaitezke eta ezti pizkat, propolis (erleek egiten dute)...hartuta eta atseden pixka batekin agian egun baten sendatu daiteke.
Hala ere batzutan berdin zaigu eta pilula artifizialetara jotzen dugu.
"Pediatrics and Adolescent Medicine" aldizkariak hitz hauek esan ditu: "El viejo remedio doméstico de dar un poco de miel al niño con tos antes de dormir puede ser mejor que los jarabes que se compran en las farmacias, según un estudio publicado hoy...."
Honekin esan nahi dudana da, ez dugula pilulen larkeria bat egin behar, hau txarra dela guretzat eta askotan erderaz esaten den "es peor el remedio que la enfermedad" gerta liteke. Gainera automedikazioa oso arriskutsua izan liteke.Umea gaixo badago eta ez badakigu zer duen, edo gaizki ikusten badugu dudaren aurrean pediatrarengana joan behar gara eta hark umeak behar duena errezetatuko digu.
Ez eman umeari pilularik medikuak agintzen ez badu eta noski horretan aditua ez bazara! Eta erabili baita ere naturak ematen dizkigun antidotoak elikagai batzuk osasuna baitira! Eguneroko elikadura egokia da garrantzitsuena eta barazki bat osasuna da!
Txokolatea, elikagai osasuntsua
Txokolatea, elikagai Txokolatea ta kakaozko elikagaiak oso energetikoak dira, karbohidrato eta gantz ugari dauzkatelako. Gantza, batez ere, kakao-gantzak kakao-intxaur ehoak estutu ondoren erdiesten den olioa, alegia) ematen du: bertan hainbat gantz-azido saturatu dira ugarienak, hala nola estearikoa; honakoak, adibidez, bere familiako beste hainbat azidok ez bezala, ez du odoleko kolesterolaren igoerarekin loturarik. Proteina gutxi dauzka, esnerik edo esnekirik gehitu ezean. Txokolatea elikagai tonikoa da, teobromina ugari daukalako. Teobromina, izan ere, nerbio-sistema estimulatzen duen substantzia da, kafearen kafeina edo tearen teinaren antzekoa, baina eragin kitzikagarri ahulagoa du, bi horiek baino. Bukatzeko, gantz asko daukanez, tamainan kontsumitzea komeni izaten da (anoa, 20 gramo). Nutrizio alorreko adituen ustez, dieta orekatuan beti ere, kakaoa -era askotan- kontsumitzea gaitzik ez duten adin guztietako gizakien osasunarentzat mesedegarria da. Osaketa nutrizionala (anoa, 20 gramo) Txokolate mikatz azukreduna Txokolate esneduna Txokolate zuria Kakao azukreduna Energia (kcal) 103 107 106 73 Proteinak (g) 0,4 1,7 1,6 2 Karbohidratoak (g) 12,6 12 11,7 13,4 Gantzak (g) 6 6 6 1,6 Galde-erantzunak Zer da kakao-portzentaje txikiena? Txokolatean dautzan kakaozko produktuen -kakaoa edo kakao-orea eta kakao-gantza, alegia- gutxieneko kopurua da: zenbat eta kakao gehiago orduan eta txokolate hobea. Kakao-portzentajeak ba ote du eraginik osaketa nutrizionalean? Nutrizioaren ikuspegitik, txokolate beltz mikatza esneduna baino hobea da, esneak txokolatearen ahalmen antioxidatzailea eragozten duelako. Adituen arabera, baliteke hori gertatzea antioxidatzaile eta esne-proteinen artean konplexu ez-xurgagarriak sortzearen ondorioz. Nolako osagaiak dauzka txokolate zuriak? Txokolate zuriak kakao-gantza, esne hautsa, azukrea eta soja-lezitina dauzka. Ez du kakaorik eta, horrenbestez, ez da benean txokolate. Txokolatearen inguruko mitoak · Txokolateak gizendu egiten du Txokolateak azukre eta gantz asko daukanez, kaloria asko ditu eta, hortaz, tamainan kontsumitu behar da. Horrela, kopuru txikitan hartuz gero, ez da inondik ere gizentzearen erruduna. · Aknea areagotzen du Txokolatea eta antzeko elikagai gantzatsuek ez dute garau eta zaldarren agerpenarekin inolako zerikusirik, dietan irensten den gantza ez baita bilgor-guruinetan metatzen. · Karies edo txantxarra areagotzen du Luzaro, kariesaren sortzaile edo eragile nagusitzat joak izan dira txokolatea, azukrea eta beste hainbat gozoki ere; lotura hori, dena den, ez da zuzena, tartean baitabiltza bestelako elementuak ere, hala nola elikagaien ukitua, hortzekiko atxikitasuna eta, nola ez, aho-higienea. Ez da zertan elikagai horiei saihets egin, non eta jan-tarteetan hartzen ez ditugun eta ahoa zaintzen dugun. · Mendekotasuna sortzen du Txokolateak konpultsio edo mendekotasunezko kontsumorik proboka dezaketen eragin fisiologikoak dituela ez du inongo azterketak edo ikerlanek frogatu. Arazoa bestelakoa da: txokolatea kontsumitzeak sentsazio atsegina sortzen du eta "mendekotasuna" nozitzen omen duen pertsona sentsazio horren bila (kasu batzuetan, maizegi) dabil. Gozotasuna sentitzeko "antsia" edo "desira" hori, sarri, aldartearen jaitsierarekin, depresioekin edo emakumearen hilekoarekin egokitzen da. Izan ere, gozokiak kontsumitzeak endorfinen askapen-mekanismoak estimulatzen dituela egiaztatu da: eragin horrek, pertsona batzuei gozokiak jateak egonezina arindu eta abaildura edo lur-jotze egoerari aurre egiteko unean laguntzen diela ulertaraz liezaguke. · Burukominen sortzaile da Kakaoak eta txokolateek, migraina-episodioen agerpenarekin lotu izan diren substantzia batzuk (hala nola tiramina, histamina eta -feniletilamina, adibidez) dauzkaten arren, migrainaren abiarazleak faktore asko dira eta substantzia horien parte-hartzea ezin izan da oraino zehaztu. Consumer eroski: Gaur egungo kontsumitzailearen aldizkaria
Umeak sukaldaritza klasean
Power point:FEEDING; By Veronica
2008-01-20
Botikak ala sendagarri naturalak?
egilea Loreain Martinez en 13:51 0 iruzkinak
Etiketak botikak, elikagai sendagarriak, pilulen neurrigabekeria, sendagarri naturalak
Haurrak eta obesitatea
Larria da gehiegizko pisua duten haurren kopurua, hauetatik batzuk dira obesiatea dutenak, baina adituak oso kezkatuta daude. Obesitatea duten umeen arrazoiak hainbat dira, kausa psikologiko, familiar eta kultural askorengatik izan daitezke. Ondoez honi lehen bait lehen jarri behar zaio konponbidea.
Zergatik sortzen da?
Haurrak sautzen dituen kaloria gehiago hartzen dituelako. Kaloria hauek beraz grasa moduan konglomeratzen dira, "adipocito" izeneko zelula batzuetan. Obeso batzuk zelula hauek oso beteak dituztelako ("hipertrofica") dute arazo hau eta beste batzuk aldiz zelula kopuru asko dutelako ("hiperplacida").
Oinordetu daiteke?
Erantzuna bai da. Eta honi buruzko ikerketa asko egin dira, adibidez bi familia ezberdinetan bizi diren bikiekin.
Noiz esan dezakegu ume batek obesitatea duela?
Taula batzuk daude gutxi gora behera haurrak pisatu beharko lukeenarekin (taula hau haur eta helduentzat dago, altuera, adina eta beste zenbait faktore hartzen dira kontutan). Taula horretako pisu normaletatik haurrak %10 gehiago pisatzen badu lodi dagoela kontsideratzen da (medikoki, ez gara fisikoari buruz hitzegiten)baina haurrak %20 gehiago pisatzen badu obesoa dela esango genuke.
Zeintzuk dira obesitatearen arrisku fisikoak?
Haurtzaroan normalean ez dira gehiegi ikusten , guzti honek heldutasunez pasatzen du faktura. Adibidez bihotzeko arazoekin (zirkulazio arazo handiak)
Zer egin behar dugu honen aurrean?
1. Elikagai osasuntzuak eman ez orain deitzen dugu "fast food" deituriko jakiak.
2.Jolastea, kirola egitea....(mugimendua)
3.Laguntzea (afektibitatea oso garrantzitsua da) eta ez erosi umeak jan ezin duen jakirik.
4.Beti leku berdinean egin otorduak errutina baten bidez, ez ikusi telebista, irakurri...jaten duen bitartean.
5.Gozokiak eta antzekoak ez erosi eta ez eman umeari, utzi hauek egoera berezietarako, urtebetetze bat.....
Gogoratu umeak arazoak baditu ez duela kontsueloa janarian ikusi behar, arazo baten aurrean haurrak gure laguntza behar du eta guk erremedioa jarri behar diogu. Kanpoko laguntza onuragarria izaten da, pediatra, psikologoa e.a.
Umeari ez zaio etxean dugun zerbait edo ez daukaguna betirako debekatu behar, hau kontuz oso garrantzitsua da! Arazo bat sartzen diogu umeari buruan egunero esaten badiogu: ezin duzu txokolaterik jan! Hau ez da metodologia egokia. Denetarik jan behar du baina neurri batean eta komeni ez zaizkion gauzak egun berezietan. Egoki janda inoiz ez da kaltegarria gozokiren bat noizbehinka.
Ume denek jaten dituzte noizbehinka eta zure umeak pisu arazoa izan arren, ezin diozu guztiz debekatu, baina bai kontrolatu!
egilea Loreain Martinez en 13:13 0 iruzkinak
Etiketak debekua, fast food, laguntza, medikua, obesitatea, pisua
Eskolako jangelak ez du umeen elikaduraren ardura osoa izan behar
Eskola ezberdin asko daude beraz, jangela ezberdin asko ere. Baikoitzak bere metodo ezberdina du, batzuk beste enpresa batean prestatzen duten jana zerbitzatzen dute, beste batzuk bertan prestatzen dute janaria, beste batzuk soilik janari ekologikoak erabiltzen dituzte soilik e.a. Metodologia ezberdina erabili arren, den denak dietista batek prestaturiko menua zerbitzatzen dute. Modu honetara gurasoak lasai daude heurek seme-alabekin ez dauden bitartean, haurrak egoki elikatuta daudelako (edo hori da ideia behintzat). Gurasoak gainera menuaren jakitun izan behar dira eta horretarako eskolak menuaren kopia bat gurasoei emango die. Baina denok bediratzen dute menuaren txostena?
Errealitatean ezetz esango nuke, eta hau honela izanda atoan aldatu behako litzateke. Zergatik? Lehenengo eta behin umeek otordu bat egiten dutelako eskolan eta bigarrenez afaria bazkariarekin konkordatu behar delako. Haurrak garbantxoak jan baditu okelarekin, afaltzeko adibidez entsalada bat arrainarekin jarriko diogu edo sopa eta arraultza/barazki tortilla.
Eskolan jatea oso onuragarria izaten da haur batzuentzat gehienbat beste umeekin jaten ikasten dutelako eta askotan dagoena soilik jan behar dutelako. Penagarria izan arren haur batzuentzat otordu hauek dira osasuntsuenak. Baina hau aldatu behar da, umea egoki hazi daiten beharrezkoa da otordu guztiak ondo egitea eta denak elkarrekin konkordatzea.
egilea Loreain Martinez en 12:57 0 iruzkinak
Etiketak barietatea, bazkaria, eskola, gurasoen distiplina, jangela, jatorduak konkordatu
C BITAMINAREN EGIA
Linus Pauling kimikariak bi Nobel sari lortu zituen eta lan izugarria egin zuen c bitaminaren inguruan. Hori izan da c bitaminaren garrantzia eta ospea zabaldu duena. C bitamina katarroa aurrezaintzeko antidoto modua ezagutzen du mundu guztiak. Baina zein puntutaraino behar dugu eta zenbat kantitate?
Linus Pauling-ek 1000 miligramo egunero hartu behar zela zioen, hots, dosi oso handiak, normalean 50-90 miligramo gomendatu arren.
Gure gorputzak c bitamina behar du bestela gaixotu egiten gara, eskorbuto gaixotasuna da bitamina honen falta adierazten duena da. Normalean gaixotasun hau marinelek harrapatzen zuten, hilebete asko egon behar zirelako itsasoan eta adibidez zitrikoak (c bitaminagatik ezagutuak diren igaliak) galdu egiten ziren, hots, usteldu, beraz c bitamina faltagatik gaixotu egiten ziren. Orain aldiz hau ez da gertatzen, bitamina hori daukaten pilulak baititugu.
Baina zein puntutaraino hartu behar dira pilulak?
Australiako eta Helsinkiko bi ikertzaileek guzti honen ikerketa sakona egin eta gero zera ondorioztatu dute: C bitamina gehiegi hartuta katarroak ezertxo hartu gabe baino lehenago osatzen direla. Helduetan %8 eta haurretan %14. Baina honekin esan nahi dudana da pilulak hartzea (kantitate handietan bereziki) ez duela merezi kasu normaletan. Katarroa ezbaita kasu oso grabea hauek hartzeko, jaki egokiak kontsumituta nahiko da, hots zitrikoak, limoia batik bat kontsumituta.
Hori bai, ingurune hotsetan bitamina c-ak onura egiten du gehienbat eskiatzaile eta mendizaleentzat, hauek guk baino premia gehiago dute kantitate altuagoak hartzeko.
Beraz, gogoratu! bitamina c-a beharrezkoa da osasunerako baina ez da beharrezkoa kantitate handia hartzea, izan ere naturak ematen dizkigun elikagaiak janez nahikoa izaten baita!
egilea Loreain Martinez en 12:41 0 iruzkinak
Etiketak bitamina c, eskorbutoa, katarroa, Linus Pauling, zitrikoak
2008-01-13
Hizkuntza ezberdinen hiztegi online-a
Hona hemen, authorstream-etik nik hautatutako power point bat, nutrizioari buruzkoa. Zailtasunak izan ditut nire gaiari buruzko power point bat bilatzeko erderaz eta are zailagoa beraz euskerazko bat lortzea. Ondorioz, ingelesez jarri dizuet. Hona hemen hiztegi online bat behar baduzue. Parka iezadazue eragozpenengatik.
http://www.wordreference.com/es/
egilea Loreain Martinez en 5:15 0 iruzkinak
Etiketak feeding, hizkuntza, Hiztegia, ingelesa, power point
2008-01-07
Hona hemen, ume batzuk krepak egiten sukaldaritza klasean
egilea Loreain Martinez en 11:56 0 iruzkinak
Etiketak afektibitatea, dastamena, ikasi, krepak, manipulatu, sukaldaritza
elikagaien ezagupena
Umeek elikagaiak ezagutu behar dituzte, eta denetarik dastatu. Modu honetara aberastasuna izango dute. Elikadura on baterako umeak denetarik jan behar du eta horretarako askotan jaten ikasi behar da. Ikasi bai, denok ondo irakurri duzue! Normalean pertsona askori elikagairenbat ez zaie gustatzen, batez ere umeei, eta hori gainditu daiteke. Gauzak dastatu behar dira eta agian hasieran arraroa izan daiteke zaporerenbat baina, apurka apurka gustatzeraino heldu daiteke edo soilik ez gorrotatzera.
Elikagaiak ezagutzea gainera ez da soilik dastatzea, manipulatzea ere bada, hau elikagaiak gustatzearen prosezuan laguntzaile aparta da. Horrexegatik umea sukaldean aritzea oso interesgarria izan liteke aspektu askotan. Elikagaiak ezagutzeko (behatu, manipulatu...), jakiak prestatzeko, etxean laguntzeko, sukaldaritzaren lehen pausuak ikasteko,sormena lantzeko, familiarekin lotura afektiboak bermatzeko....Eta oso garrantzitsua elikagaiekiko lotura positiboa izateko, hots, heurengadik plazerra ere lortzeko, garrantzitsuena gure osasuna da baina plazerra lortu dezakegu baita ere modu osasuntsuan elikatzean.
Anima ditzagun umeak sukaldean ibiltzen eta errezetak sortzen!
egilea Loreain Martinez en 11:38 0 iruzkinak
Etiketak dastatu, lanetan, manipulatu, sukaldaritza, Umeak