Txokolatea, elikagai osasuntsua

Txokolatea, elikagai Txokolatea ta kakaozko elikagaiak oso energetikoak dira, karbohidrato eta gantz ugari dauzkatelako. Gantza, batez ere, kakao-gantzak kakao-intxaur ehoak estutu ondoren erdiesten den olioa, alegia) ematen du: bertan hainbat gantz-azido saturatu dira ugarienak, hala nola estearikoa; honakoak, adibidez, bere familiako beste hainbat azidok ez bezala, ez du odoleko kolesterolaren igoerarekin loturarik. Proteina gutxi dauzka, esnerik edo esnekirik gehitu ezean. Txokolatea elikagai tonikoa da, teobromina ugari daukalako. Teobromina, izan ere, nerbio-sistema estimulatzen duen substantzia da, kafearen kafeina edo tearen teinaren antzekoa, baina eragin kitzikagarri ahulagoa du, bi horiek baino. Bukatzeko, gantz asko daukanez, tamainan kontsumitzea komeni izaten da (anoa, 20 gramo). Nutrizio alorreko adituen ustez, dieta orekatuan beti ere, kakaoa -era askotan- kontsumitzea gaitzik ez duten adin guztietako gizakien osasunarentzat mesedegarria da. Osaketa nutrizionala (anoa, 20 gramo) Txokolate mikatz azukreduna Txokolate esneduna Txokolate zuria Kakao azukreduna Energia (kcal) 103 107 106 73 Proteinak (g) 0,4 1,7 1,6 2 Karbohidratoak (g) 12,6 12 11,7 13,4 Gantzak (g) 6 6 6 1,6 Galde-erantzunak Zer da kakao-portzentaje txikiena? Txokolatean dautzan kakaozko produktuen -kakaoa edo kakao-orea eta kakao-gantza, alegia- gutxieneko kopurua da: zenbat eta kakao gehiago orduan eta txokolate hobea. Kakao-portzentajeak ba ote du eraginik osaketa nutrizionalean? Nutrizioaren ikuspegitik, txokolate beltz mikatza esneduna baino hobea da, esneak txokolatearen ahalmen antioxidatzailea eragozten duelako. Adituen arabera, baliteke hori gertatzea antioxidatzaile eta esne-proteinen artean konplexu ez-xurgagarriak sortzearen ondorioz. Nolako osagaiak dauzka txokolate zuriak? Txokolate zuriak kakao-gantza, esne hautsa, azukrea eta soja-lezitina dauzka. Ez du kakaorik eta, horrenbestez, ez da benean txokolate. Txokolatearen inguruko mitoak · Txokolateak gizendu egiten du Txokolateak azukre eta gantz asko daukanez, kaloria asko ditu eta, hortaz, tamainan kontsumitu behar da. Horrela, kopuru txikitan hartuz gero, ez da inondik ere gizentzearen erruduna. · Aknea areagotzen du Txokolatea eta antzeko elikagai gantzatsuek ez dute garau eta zaldarren agerpenarekin inolako zerikusirik, dietan irensten den gantza ez baita bilgor-guruinetan metatzen. · Karies edo txantxarra areagotzen du Luzaro, kariesaren sortzaile edo eragile nagusitzat joak izan dira txokolatea, azukrea eta beste hainbat gozoki ere; lotura hori, dena den, ez da zuzena, tartean baitabiltza bestelako elementuak ere, hala nola elikagaien ukitua, hortzekiko atxikitasuna eta, nola ez, aho-higienea. Ez da zertan elikagai horiei saihets egin, non eta jan-tarteetan hartzen ez ditugun eta ahoa zaintzen dugun. · Mendekotasuna sortzen du Txokolateak konpultsio edo mendekotasunezko kontsumorik proboka dezaketen eragin fisiologikoak dituela ez du inongo azterketak edo ikerlanek frogatu. Arazoa bestelakoa da: txokolatea kontsumitzeak sentsazio atsegina sortzen du eta "mendekotasuna" nozitzen omen duen pertsona sentsazio horren bila (kasu batzuetan, maizegi) dabil. Gozotasuna sentitzeko "antsia" edo "desira" hori, sarri, aldartearen jaitsierarekin, depresioekin edo emakumearen hilekoarekin egokitzen da. Izan ere, gozokiak kontsumitzeak endorfinen askapen-mekanismoak estimulatzen dituela egiaztatu da: eragin horrek, pertsona batzuei gozokiak jateak egonezina arindu eta abaildura edo lur-jotze egoerari aurre egiteko unean laguntzen diela ulertaraz liezaguke. · Burukominen sortzaile da Kakaoak eta txokolateek, migraina-episodioen agerpenarekin lotu izan diren substantzia batzuk (hala nola tiramina, histamina eta -feniletilamina, adibidez) dauzkaten arren, migrainaren abiarazleak faktore asko dira eta substantzia horien parte-hartzea ezin izan da oraino zehaztu. Consumer eroski: Gaur egungo kontsumitzailearen aldizkaria

Umeak sukaldaritza klasean

Power point:FEEDING; By Veronica


zanahorioak

2008-01-20

C BITAMINAREN EGIA

Linus Pauling kimikariak bi Nobel sari lortu zituen eta lan izugarria egin zuen c bitaminaren inguruan. Hori izan da c bitaminaren garrantzia eta ospea zabaldu duena. C bitamina katarroa aurrezaintzeko antidoto modua ezagutzen du mundu guztiak. Baina zein puntutaraino behar dugu eta zenbat kantitate?

Linus Pauling-ek 1000 miligramo egunero hartu behar zela zioen, hots, dosi oso handiak, normalean 50-90 miligramo gomendatu arren.

Gure gorputzak c bitamina behar du bestela gaixotu egiten gara, eskorbuto gaixotasuna da bitamina honen falta adierazten duena da. Normalean gaixotasun hau marinelek harrapatzen zuten, hilebete asko egon behar zirelako itsasoan eta adibidez zitrikoak (c bitaminagatik ezagutuak diren igaliak) galdu egiten ziren, hots, usteldu, beraz c bitamina faltagatik gaixotu egiten ziren. Orain aldiz hau ez da gertatzen, bitamina hori daukaten pilulak baititugu.
Baina zein puntutaraino hartu behar dira pilulak?

Australiako eta Helsinkiko bi ikertzaileek guzti honen ikerketa sakona egin eta gero zera ondorioztatu dute: C bitamina gehiegi hartuta katarroak ezertxo hartu gabe baino lehenago osatzen direla. Helduetan %8 eta haurretan %14. Baina honekin esan nahi dudana da pilulak hartzea (kantitate handietan bereziki) ez duela merezi kasu normaletan. Katarroa ezbaita kasu oso grabea hauek hartzeko, jaki egokiak kontsumituta nahiko da, hots zitrikoak, limoia batik bat kontsumituta.

Hori bai, ingurune hotsetan bitamina c-ak onura egiten du gehienbat eskiatzaile eta mendizaleentzat, hauek guk baino premia gehiago dute kantitate altuagoak hartzeko.

Beraz, gogoratu! bitamina c-a beharrezkoa da osasunerako baina ez da beharrezkoa kantitate handia hartzea, izan ere naturak ematen dizkigun elikagaiak janez nahikoa izaten baita!

No hay comentarios:


Elikadura piramidea

Nire bideoa youtuben:elikagaiak.http://es.youtube.com/watch?v=w3ZzVtaP3sc