Txokolatea, elikagai osasuntsua

Txokolatea, elikagai Txokolatea ta kakaozko elikagaiak oso energetikoak dira, karbohidrato eta gantz ugari dauzkatelako. Gantza, batez ere, kakao-gantzak kakao-intxaur ehoak estutu ondoren erdiesten den olioa, alegia) ematen du: bertan hainbat gantz-azido saturatu dira ugarienak, hala nola estearikoa; honakoak, adibidez, bere familiako beste hainbat azidok ez bezala, ez du odoleko kolesterolaren igoerarekin loturarik. Proteina gutxi dauzka, esnerik edo esnekirik gehitu ezean. Txokolatea elikagai tonikoa da, teobromina ugari daukalako. Teobromina, izan ere, nerbio-sistema estimulatzen duen substantzia da, kafearen kafeina edo tearen teinaren antzekoa, baina eragin kitzikagarri ahulagoa du, bi horiek baino. Bukatzeko, gantz asko daukanez, tamainan kontsumitzea komeni izaten da (anoa, 20 gramo). Nutrizio alorreko adituen ustez, dieta orekatuan beti ere, kakaoa -era askotan- kontsumitzea gaitzik ez duten adin guztietako gizakien osasunarentzat mesedegarria da. Osaketa nutrizionala (anoa, 20 gramo) Txokolate mikatz azukreduna Txokolate esneduna Txokolate zuria Kakao azukreduna Energia (kcal) 103 107 106 73 Proteinak (g) 0,4 1,7 1,6 2 Karbohidratoak (g) 12,6 12 11,7 13,4 Gantzak (g) 6 6 6 1,6 Galde-erantzunak Zer da kakao-portzentaje txikiena? Txokolatean dautzan kakaozko produktuen -kakaoa edo kakao-orea eta kakao-gantza, alegia- gutxieneko kopurua da: zenbat eta kakao gehiago orduan eta txokolate hobea. Kakao-portzentajeak ba ote du eraginik osaketa nutrizionalean? Nutrizioaren ikuspegitik, txokolate beltz mikatza esneduna baino hobea da, esneak txokolatearen ahalmen antioxidatzailea eragozten duelako. Adituen arabera, baliteke hori gertatzea antioxidatzaile eta esne-proteinen artean konplexu ez-xurgagarriak sortzearen ondorioz. Nolako osagaiak dauzka txokolate zuriak? Txokolate zuriak kakao-gantza, esne hautsa, azukrea eta soja-lezitina dauzka. Ez du kakaorik eta, horrenbestez, ez da benean txokolate. Txokolatearen inguruko mitoak · Txokolateak gizendu egiten du Txokolateak azukre eta gantz asko daukanez, kaloria asko ditu eta, hortaz, tamainan kontsumitu behar da. Horrela, kopuru txikitan hartuz gero, ez da inondik ere gizentzearen erruduna. · Aknea areagotzen du Txokolatea eta antzeko elikagai gantzatsuek ez dute garau eta zaldarren agerpenarekin inolako zerikusirik, dietan irensten den gantza ez baita bilgor-guruinetan metatzen. · Karies edo txantxarra areagotzen du Luzaro, kariesaren sortzaile edo eragile nagusitzat joak izan dira txokolatea, azukrea eta beste hainbat gozoki ere; lotura hori, dena den, ez da zuzena, tartean baitabiltza bestelako elementuak ere, hala nola elikagaien ukitua, hortzekiko atxikitasuna eta, nola ez, aho-higienea. Ez da zertan elikagai horiei saihets egin, non eta jan-tarteetan hartzen ez ditugun eta ahoa zaintzen dugun. · Mendekotasuna sortzen du Txokolateak konpultsio edo mendekotasunezko kontsumorik proboka dezaketen eragin fisiologikoak dituela ez du inongo azterketak edo ikerlanek frogatu. Arazoa bestelakoa da: txokolatea kontsumitzeak sentsazio atsegina sortzen du eta "mendekotasuna" nozitzen omen duen pertsona sentsazio horren bila (kasu batzuetan, maizegi) dabil. Gozotasuna sentitzeko "antsia" edo "desira" hori, sarri, aldartearen jaitsierarekin, depresioekin edo emakumearen hilekoarekin egokitzen da. Izan ere, gozokiak kontsumitzeak endorfinen askapen-mekanismoak estimulatzen dituela egiaztatu da: eragin horrek, pertsona batzuei gozokiak jateak egonezina arindu eta abaildura edo lur-jotze egoerari aurre egiteko unean laguntzen diela ulertaraz liezaguke. · Burukominen sortzaile da Kakaoak eta txokolateek, migraina-episodioen agerpenarekin lotu izan diren substantzia batzuk (hala nola tiramina, histamina eta -feniletilamina, adibidez) dauzkaten arren, migrainaren abiarazleak faktore asko dira eta substantzia horien parte-hartzea ezin izan da oraino zehaztu. Consumer eroski: Gaur egungo kontsumitzailearen aldizkaria

Umeak sukaldaritza klasean

Power point:FEEDING; By Veronica


zanahorioak

2008-01-13

Hizkuntza ezberdinen hiztegi online-a

Hona hemen, authorstream-etik nik hautatutako power point bat, nutrizioari buruzkoa. Zailtasunak izan ditut nire gaiari buruzko power point bat bilatzeko erderaz eta are zailagoa beraz euskerazko bat lortzea. Ondorioz, ingelesez jarri dizuet. Hona hemen hiztegi online bat behar baduzue. Parka iezadazue eragozpenengatik.


http://www.wordreference.com/es/

No hay comentarios:


Elikadura piramidea

Nire bideoa youtuben:elikagaiak.http://es.youtube.com/watch?v=w3ZzVtaP3sc